Hiruko saskibaloi txapelketa, laugarrenez, Olakuan

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 13a, 14:00

Olakuako hiruko txapelketako partida bat.

Txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, gehienez hamasei taldek hartuko dute parte.

Olakua auzoko hiruko saskibaloi txapelketak laugarren aldia izango du aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 28an, 15:30ean hasi eta 20:00ak arte jokatuko da txapelketa. Talde kopurua mugatua izango da –gehienez hamasei taldek hartuko dute parte–, eta txapelketan izena eman nahi duenak @3x3olaku Instagram kontura idatzi beharko du. Izen-ematea doakoa da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, talde bakoitzak hiru jokalari izan beharko ditu gutxienez eta lau gehienez, eta, eguraldi txarra bada, txapelketa egunez aldatu edo bertan behera geldituko dela gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak