Azken urteetako arrakastari eustera dator Torreauzoko krosa

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 13a, 12:00

Iazko Torreauzoko kroseko irteera.

Lasterketa egunera arte egongo da dortsala lortzeko aukera, baldin eta aurretik guztiak agortzen ez badira.

Hogeita seigarrenez antolatu du Abixaran taldeak Torreauzoko krosa, eta aurten ere ehunka parte-hartzaile egongo dira; izan ere, dagoeneko 242 korrikalarik eman dute izena –75 dira emakumezkoak; egueneko datua–. Dortsalak agortu ezean, ekainaren 27ko 22:00ak arte egongo dira salgai, 10 eurotan; gero, prezioa 18 eurora igoko da, ekainaren 29ko 09:00ak arte.

Taldeka izena emateko aukera

Herri-lasterketa da Torreauzoko krosa, eta, izaera hori nabarmentzeko, taldeka jokatzeko aukera eskaintzen dute antolatzaileek. Dagoeneko 27 taldek eman dute izena, eta lagunartean parte-hartzea sustatzea da antolatzaileen helburua: "Torreauzoko krosa berezi egiten duena da lasterketa ondorengo zozketan banakako sariak eta taldeentzako opariak banatzea". Gainera, "kirolaren balio integratzailea" aldarrikatzea ere bada Abixaranekoen asmoa, eta aurtengo lasterketan "Joillet aulkian eramango dituzten bost gaztek eta laguntzaile taldek" parte hartuko dutela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak