Debagoieneko Alderdi Eguna ospatuko dute jeltzaleek domekan, Oñatin

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 12a, 18:18

Antzuolan ospatutako Debagoieneko EAJren Alderdi Eguna, 2022an.

Debagoieneko jeltzaleak batuko ditu Oñatin EAJk alderdiaren eta herritarren arteko harremana sendotzeko helburuarekin. Domekan, ekainaren 15ean izango da, eta ekitaldi politikoa 12:30ean egingo dute, Foruen plazako lorategian. Euge Arrizabalaga, Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria; Aitor Urrutia legebiltzarkidea; eta Ane Alberdi alderdikidea izango dituzte lagun.

Debagoieneko Alderdi Eguna "jai eguna" izango da baina herritarrekin "harremanak estutzeko eguna" ere bai. Proposamenak eta ideiak partekatzea da haien asmoa, eta alderdiak "eskualdeko bizi kalitatea hobetzeko dituen proiektuei buruz hausnartzeko tartea hartzea".

Jardunaldia 10:00etan hasiko dute, Murgildai txakolindegira (Murgia auzoa) egingo duten bisitarekin. Eta ondoren, 11:00etan, Txokolateixara (Kale Barria) joango dira bisitan.

Ekitaldi politikoa 12:30ean izango da, Foruen plazako lorategian. Gipuzko Buru Batzarreko lehendakari Euge Arrizabalaga eta Aitor Urrutia legebiltzarkide eskoriatzarra izango dira han, baita Ane Alberdi alderdikidea ere.

Jardunaldia borobilduko dute bazkariarekin; Oñatiko Batzokian izango da 14:30ean. Han izan gura duenak aldez aurretik eman beharko du izena eskualdeko batzokietan (prezioa: 20 euro).

Debagoieneko EAJk herritarrak gonbidatu ditu Oñatira hurbildu eta Debagoieneko Alderdi Egunean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak