Azken hilabeteetan kategoria guztietako pilotariek jardun duten zein baino zein gehiago eta txapelketa horietako finalak jokatuko dituzte 16:30ean hasita, Zubikoa pilotalekuan. Hona hemen finalak:
- Benjaminak (1. urtea): Peio Altuna / Jurgi Otxoa
- Benjaminak (2. urtea): Hegoi Lopez / Beñat Guridi
- Alebinak (1. urtea): Peru Ibarzabal / Guren Palacin
- Alebinak (2. urtea): Aner Mugarza / Ibai Axpe
- Infantilak: Peru Gezalaga / Unax Egaña –atzeratuta-
- Kadeteak: Iker Rodriguez / Liher Errasti
- Jubenilak: Markel Beitia / Joanes Oses
- Nagusiak: Ander Biain / Manex Madinagoitia
Ondoren, sariak banatuko dizkiete txapeldunei eta gero zozketak izango dira.
Denboraldia agurtzeko mokadutxo bat eskainiko diete kirolariei zein haien bueltan jardundakoei Pake Lekuko terrazan.