"Indar okupatzaileak" Euskal Herritik irten behar direla aldarrikatzeko ospatuko dute aurten Fan Hemendik eguna. Hauxe diote antolakuntza taldetik: "Espainiako eta Frantziako indar armatuen eta polizialen presentzia Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntzaren adierazgarri nagusienetako bat da. Indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dute! Herri honek bakean bizi nahi du, indar okupatzaileen presentziarik gabe".
Aldarrikapen horiek herriko kaletara aterako dituzte, "ahaztu ez dezaten, ez ditugula herrian nahi": "Kuartelik gabeko herria izan nahi dugu. Horretarako, herritar guztien parte hartzea ezinbestekoa izango da ekainean 14ean burutuko diren ekintza desberdinetan eta kaleak beteko dituen manifestazioan", diote.
Egitaraua
Zapatuan, 12:30ean karro-poteoa egingo dute DJ Izurarekin, Boga tabernatik hasita. Bazkari herrikoia egingo dute gero, eta 19:00etan manifestazioa hasiko da Foruen enparantzatik. 21:00etan, berriz, kontzertuak izango dira: Txit Karramarro, Rodeo, Zopilotes Txirriaos taldearen bertsioak eta DJ Sarri eta DJ Bikiak.