Margarita Olalde eta Jesusa Beloki omenduko dituzte domekan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko ekainaren 11

Joan den urteko bazkarian.

Jubilatuen Eguna ospatuko dute domekan Oñatin eta aurtengo omenduak Margarita Olalde Beloki eta Jesusa Beloki Iraola izango dira. Parrokian izango da ekitaldia eta baita ondorengo bazkaria ere.

Pake Leku elkarteak antolatuta, domekan, hilak 15, ospatuko dute aurtengo Jubilatuen Eguna. Aurten ere elkarteko bi lagunek omenaldia jasoko dute; Margarita Olalde Beloki eta Jesusa Beloki Iraola izango dira omenduak.

Ekitaldia San Migel parrokian izango da domeka eguerdian, 12:00etako mezaren ostean. Ondoren, bazkaria izango dute parrokiako klaustroan. Bazkarirako txartelak Pake Lekuko tabernan daude salgai, 15 eurotan.

Eskulanen erakusketa

Domekan egingo duten Jubilatuen Eguna ez ezik, hitzaldia, Burgosera irteera eta bingo berezia ere antolatu dituzte ekainerako Pake Lekun. Datorren astean, berriz, ikastaroetan egindako eskulanen erakusketa jarriko dute ikusgai elkarteko tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak