Adinez nagusia izan behar da eta egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu 2025eko Oñatiko jaietako azal lehiaketara. Ezinbestekoa izango da euskarazkoa izatea eta gutxienez testu hau agertzea: Oñatiko Jaixak 2025.
Uztailaren 10era arte
Lanak uztailaren 10era bitartean bidali ahal izango dira kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera, eta mezuan informazio hau agertu beharko da: kartel lehiaketa 2025, izen-abizenak eta telefonoa.
Irabazlea, boto bidez
Behin lanak aurkeztuta, kartel irabazlea aukeratzeko internet bidezko bozketa jarriko dute martxan Udaletik, uztailaren 11tik 16ra bitartean. Horretarako esteka, sare sozialetan eta webgunean zintzilikatuko dituzte. Eta irabazleak 500 euro jasoko ditu.
Gaur, jaiak antolatzeko bilera
Herriko jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da bestetik, gaur, ekainak 10. Udaleko kultura sailak deitu du eta herritarrak gonbidatuta daude parte hartzera. Kultura etxean izango da, 18:30ean.