Hots abesbatzak hirugarren saria lortu du Gasteizko lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko eka. 9a, 13:19

Hots abesbatzakoak, Gasteizko lehiaketan lortutako hirugarren sariarekin.

Asteburuan jokatu den II. Gasteizko Abesbatza Lehiaketan hirugarren saria lortu du 40 emakumez osatutako Hots abesbatzak. Taldearendako aurrerapauso bat izan da eta hurrengo erronkara begira jarri ditu: iraileko bigarren asteburuan Bulgariano Varnan jokatuko duten lehiaketara.

Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan izan da lehiaketa eta bost taldek hartu zuten parte. Oñatiarrek zapatu goizean abestu zuten Aitor Biain-Bidarteren zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria piano-joleak lagunduta.

Epai-mahaia honako hauek osatu zuten: Nagore Alanguak, Ibon Zamacolak, Alberto Saezek y Aliona Makeevak.

Hirugarren postua lortu ostean, erronka berriari begira dago taldea; iraileko bigarren asteburuan Bulgariako Varnan jokatuko duten lehiaketara.

Lehen bi saridunak

Lehen saria A Tempo abesbatzak lortu zuen eta taldean badaude debagoiendarrak; Arrasateko Txomin Maidagan da zuzendaria eta Oñatiko Ainhoa Urzelai abesbatzako kide da. Zuzendariak hitz hauek izan ditu: "Plazer bat izan da, kalitatearen alde, zein abesbatzen arteko topaketaren espirituaren alde egiten duen lehiaketa honetan parte hartzea. Errekonozimendu horrek musika koralaren alde ilusioz eta konpromisoz lanean jarraitzera bultzatzen gaitu".

A Tempo abesbatza, lehen sariarekin.

Irungo IGA taldeak lortu zuen bigarren saria lehiaketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak