Oñatiko musika bandak denboraldiko azken kontzertua eskaini du

Uxue Arakama Egaña 2025ko eka. 8a, 15:00

Oñatiko musika bandak denboraldiko azken kontzertua eskaini du Zubikoako pilotalekuan. Mugitu pop-rock izena jarri diote emanaldiari eta Aloña Mendiko Gimnasia Erritmikako ikasleek hartu dute parte, zuzeneko musikari koreografia jarriz.

Abesti ezagunak jo ditu bandak: Bohemian Rhapsody, Aukera berriak eta Mamma Mia! tarteko. Gainera, J. Brubaker-en A tribute to Elvis; P. Schüller-en Rock Classics, M. Castrejón Navarroren Pop Español en concierto eta T. Sahashi-ren Deep purple Meedley ere egon dira entzungai.

Aitor Biain-Bidartek zuzendutako emanaldian, Arantzazu Sain egon da teklatuan, Iker Martinez de Zuazo gitarran, eta, Iratxe Urzelai baxuan. Koreografiak, Alona Mendiko Gimnasia Erritmikoko Entrenatzailearen, Lide Osinagaren, eskutik joan dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak