Ibilbidea goizeko 11tan hasi da Arantzazun, eta Malen Osa pozik agertu da deialdiak izan duen harrerarekin. Azaldu duenez, helburua goiz atsegin bat pasatzea eta mendian korrika elkarrekin egiteko aukera eskaintzea izan da.
Ekimenaren bitartez, bertaratutako neska gazteek aukera izan dute Malen Osa, askorentzat erreferente den kirolaria, lehen pertsonan ezagutzeko. Jarduera hau neska gazteak mendiko korrikara erakartzeko asmoarekin antolatu da, eta antolatzaileek iragarri dute etorkizunean antzeko beste hainbat ekimen egingo dituztela bide horretan.