Turismo sostengarriari buruzko mintegia egin dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko ekainaren 6a

Turismo sostengarriko minteko parte-hartzaileak.

Oraingo astean, Tourism and Sustainability? Toward a new socio-legal research agenda izeneko mintegia izan da Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundean, Antonio Cardesa-Salzmann, Mara Ntona, Laura Huici Sancho eta Milagros Álvarez Verdugo antolatzaileen eskutik.

Orain arte zuzenbide-ikerkuntzaren aldetik gutxi esploratutako gaia da turismo sostengarria, eta turismo mota desberdinek gizarte hartzailearengan duten eragina aztertu dute asteon. Ikerkuntzarako Estatu-Agentziak finantzatuako proiektu baten barruan egon da mintegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak