Ate irekiak Oñatin dagoen Gipuzkoako artxibo historikoan

Uxue Arakama 2025ko eka. 6a, 12:25

Sei bisita gidatu egingo dituzte astelehenean eta martitzenean, Artxiboen Nazioarteko Astearen barruan.

Artxiboen Nazioarteko Astea ospatuko da ekainaren 9tik 13ra. Artxiboek mundu mailako publikora iristeko gaitasuna dute, eta hori azpimarratzen du aurtengo leloak: Artxibo irisgarriak. Artxiboak guztiontzat.

Ipuscoa hitza agertu zela milagarren urteurrena ospatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiak bisita bereziak iragarri ditu lurraldeko bi artxibo historikoetan, horien artean Oñatikoan.

Bisitak astelehenean eta martitzenean –ekainak 9 eta 10– izango dira. Goizean –10:00etan eta 12:00etan– eta arratsaldean –16:00etan–. Ramon Martin Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko zerbitzuburuaren hitzetan, "dokumentuen zaharberritze-, mantentze- eta digitalizazio-lanak" erakutsiko dituzte, besteak beste. Euskaraz zein gazteleraz izango dira bisitak. Izena emateko interesatuek 943 41 50 60 telefono-zenbakira deitu behar dute, ahpg-gpah@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar dute edo webguneko inprimakia bete behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak