Oñatiko herribusaren erabiltzaileek Mugi sistemaren onurak jasotzen jarraituko dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko eka. 6a, 10:36

Legez aurreikusitako luzapenak, lau urtera artekoak, herritarrek Mugiren abantailen onuradun izaten jarrai dezaten ahalbidetuko dute. Onuren artean daude erabileragatiko hobariak, kolektibo berezientzako deskontuak edo doakotasuna 12 urtetik beherakoentzat eta mendeko pertsonen laguntzaileentzat.

Azahara Dominguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidenteak eta Oñatiko Udalak hitzarmena luzatu dute, eta, horren bidez, Oñatik Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan jarraituko du, eta, beraz, herribuseko erabiltzaileek Mugi sistemaren abantailez gozatzen jarraituko dute.

Hitzarmen hori Gipuzkoako Lurralde Historikoan tarifak integratzeko sistema ezartzeko lankidetza-protokolo orokorraren barruan dago. Protokolo hori 2012an sinatu zen, eta Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren, udalen eta garraio-operadoreen arteko hitzarmen-sare bat sortu zuen, Gipuzkoako mugikortasun-sistema publikoa hobetzeko ahaleginak koordinatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak