700 ikasle elkartuta egingo dute Eskola Kiroleko azken jaia

Julen Murua Mesonero 2025eko ekainaren 5a

Mailaren araberako ekintzak egingo dituzte herriko hainbat txokotan.

Eskola kiroleko urte bukaerako jaia egingo dute bihar Oñatin, 09:30ean hasita. 700 ikasle inguru elkartuko dira, eta Lehen Hezkuntzako ikasleek izango dute ekimen horretan parte hartzeko aukera. Lehengo eta bigarren mailetakoek plazako frontoian hainbat jolas egingo dituzte; hirugarren eta laugarren mailetakoek ginkana bat egingo dute, Herriko Plazan eta unibertsitatean banatuta; eta bosgarren eta seigarren mailetakoek orientazio-proba bat eta errugbi-saio bat egingo dituzte, San Martingo belardian eta Larrañako futbol zelaian, hurrenez hurren, batzuek, eta Santa Lutzian eta Azkoagainen beste batzuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak