Oñatiko musika bandak denboraldiko azken emanaldia egingo du domekan. Kalejira batekin emango diote hasiera egunari –11:00etan izango da–, eta 13:00etan hasiko da Mugitu pop-rockarekin kontzertua, Zubikoako frontoian. "Kontzertu berezia" izango dela adierazi du Aitor Biain Bidartek; izan ere, Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko saileko kideak, Arantazu Sainz piano-jotzailea, Iratxe Urzelai baxu-jotzailea eta Iker Martinez de Zuazo gitarra-jotzailea izango dira gonbidatuak. Kontzertuan, pop-rocka jorratzen duten talde ezagunen abestiak joko dituzte, hala nola En Tol Sarmiento, Abba eta Queen taldeenak.