Hamar laguneko talde batean, 310 mila eurotako saria utzi du 'Primitiva' zozketak Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko eka. 4a, 12:00

Asteleheneko Primitiva zozketako sei zenbaki asmatu dituen txartela zigilatu dute Haritza liburu-dendan. 310.559,16 euroko diru-saria du txartel horrek eta Haritzako Eli Correasek adierazi du "oso pozik" daudela saria banatu berritan.

Asteleheneko Primitiva zozketan 310.559,16 euroko diru-saria nork jaso duen jakin nahian, bezeroak galdezka ari dira egunotan sei zenbaki asmatu dituen txartela zigilatu duten Haritza liburu-dendan. Bertako Eli Correasek horrela kontatu du: "Oso-oso pozik gaude. Jendea atzotik galdezka daukagu nori tokatu zaion jakin nahian, baina gu isilik gaude, ezin dugulako ezer esan. Dena den, esan dezakeguna da hamar laguneko talde bati tokatu zaiola saria".

Correasek gaineratu du, iazko maiatzean hiru sari potolo banatu zituztela, eta aurten banatzen duten lehen sari handia dela oraingoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak