Joan den asteburuan Zaragozako Caspe herrian izan dira Oñati Abesbatzako kideak, hango Ciudad de Caspe abesbatzarekin, elkartrukean. Hango udaletxean harrera egin zieten lehenengo, herria bera bisitatzeko aukera ere izan zuten eta kontzertua eman zuten. Asteburu honetan, Caspekoak etorriko dira Oñatira eta zapatuan, hilak 7, Agustindarren elizan izango da kontzertua 20:15ean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.