Zabalik da haurren danborradarako izen-ematea

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko eka. 3a, 12:04

Haurren danborradako artxibo irudi bat.

Aurtengo haurren danborrada irailaren 20an izango da eta parte hartzeko baldintzak hauek dira: 2025-2026 ikasturtean 3. edo 4. mailan egotea eta jaiotze-urtea 2016 edo 2017 izatea. Izen-ematea zabalik dago eta ekainaren 10a izango da horretarako azken eguna.

Hasi dira dagoeneko Oñatiko haurren danborrada antolatzen eta zabalik da izen-emateko epea. Hauek dira parte hartzeko baldintzak: 2025-2026 ikasturtean 3. edo 4. mailan egotea eta jaiotze-urtea 2016 edo 2017 izatea.

Danborra jotzen atera nahi dutenek, formulario hau bete behar dute. Gastadore gisa parte hartu nahi dutenek, aldiz, beste hau bete beharko dute. Eta azken horiekin, hau da, gastadore irteten direnekin, irteera bat antolatuko dute zalditegira.

Zozketa eta entseguak

Konpartsen osaeraren zozketa antolakuntzak egingo du ekainaren 13an, interneteko Sortea2 aplikazioa erabilita. Emaitza, emailez jakinaraziko dute.

Eta entsegu egunak zeintzuk izango diren ere aurreratu dituzte: irailaren 4, 8 eta 11an izango dira, Eltzian, 18:30etatik 19:30etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak