Oñatiko LGTBIQ+ diagnostikoaren barruan, solasaldia eta tailerra egingo dira aste honetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko eka. 3a, 10:12

Harrotasun Eguneko artxibo irudi bat.

Plazer disidenteak, gure plazerak izenburupean, eguenean, ekainak 5, LGTBIQ+ desira, plazerra eta ikusgarritasuna solasaldia egingo da kultura etxean, eta zapatuan, ekainak 7, tailerra egongo da: Gozatzen dugunean, irabazten dugu; plazeraren praktika feministak. Aurrez, izena eman behar da tailerrerako.

Oñatiko LGTBIQ+ diagnostikoaren barruan, bi ekintza izango dira aste honetan.

Alde batetik, LGTBIQ+ desira, plazerra eta ikusgarritasuna solasaldia eguenean egingo da, ekainaren 5ean, eta Claudia Ugarte eta Mer gomez izango dira hizlari. 18:00etan izango da, kultura etxeko zinema aretoan.

Eta bestetik, tailerra egingo da zapatuan, ekainaren 7an, Gozatzen dugunean, irabazten dugu: plazerraren praktika feministak izenburupean, Laura Muelas-ekin. Hori, San Juan kalen izango da 11:00etatik 13:00etara eta eguaztena baino lehen izena eman behar da. Modu hauek daude izena emateko: lgtbiq@onati.eus helbidera idatzita, edo 688 621 213 telefonora deitu edo idatzita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak