Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketan izan dira hamaika oñatiar

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko eka. 3a, 09:41

Haurren Irakurketa Kluba martxan izan da ikasturte honetan liburutegian. Peru Magdalenak gidatu ditu saioak eta LH4 eta LH5eko hamalau haurrek hartu dute parte. Beste herri batzuetan ere horrelako klubak daudenez, ideia bat izan zuten haur horiek elkarrekin harremanetan jartzeko. Horretarako, lehendabizi etxeko helbideak trukatu zituzten eta beraien artean eskutitzak idazten aritu dira. Baina gauza ez da hor geratu eta domekan topaketa bat egin zuten Zarautzen, haur horiek elkar ezagutzeko.

Gaztetxo Irakurzaleen I. Topaketa egin zuten domekan Zarautzen, eta ikasturte osoan zehar gutunak trukatu ondoren, ehun gazte inguru aurrez aurre elkartu ziren. Hamar herritako ehun haur inguruk hartu zuten parte; Zarautz, Oiartzun, Iurreta, Eibar, Elgoibar, Berriz, Zestoa, Getaria, Errenteria eta Oñati herritakoak. Eta oñatiarren kasuan, LH4ko eta LH5eko hamaika familia izan ziren bertan.

Egitarauari dagokionez, askotariko ekintzak izan zituzten, hainbat dinamizatzailerekin: Peru Magdalenarekin, poesia tailerra izan zuten; Xabi Salaberriarekin, kontakizunak sortzeko aukera; Dorleta Kortazarrekin, ipuin kontaketa; eta Amaia Egidazurekin, jokoak izan zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak