Aloña Mendi Areto futbol taldeak Tolosan jokatutako partidua galdu eta ez du mailaz igotzea lortu. Herrikide talde tolosarraren aurka jokatu dute oñatiarrek partidua, eta bi eta huts irabazten hasita igoera eskuartean izan duten arren, aurkariak partida kontrolatzea lortu du. "Ongi hasi dugu partidua, markagailuan bi eta bat iritsi gara atsedenaldira, baina ostean tolosarrak lortu dute lehiaren kontrola", dio Iñaki Iglesias Aloña Mendi areto futboleko presidenteak.
Aurka batzuk "amaitu ez" dituztela ere gaineratu du presidenteak, eta beraiek ere aurkaria "estutu" duten arren, ez dute garaipena lortu. Azkenean alboko sake baten ondoren iritsi da tolosarren hirugarren gola, eta azkenengo minutuan sartu dute laugarrena, atezain eta jokalari baten arteko buruz burukoaren ostean. Hala, "pena handiz" igoerari agur esan diotela dio Iñaki Iglesiasek.