Gipuzkoa gizonezkoetan eta Bizkaia emakumezkoetan izan dira Corpus txapelketako irabazleak

Julen Murua Mesonero 2025ko mai. 31a, 20:33

Hamazazpigarrenez antolatu du Aloña Mendiko eskubaloi sailak Corpus txapelketa, eta Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako selekzioek jokatu dituzte partiduak Zubikoan.

Infantil mailako 140 neska-mutil inguru elkartu dira Zubikoan Corpus txapelketa jokatzeko. Azken urteetan parte hartu ez duen Arabako selekzioa izan da aurtengo nobedadea, eta datozen edizioetan "jarraitzea" espero dute Aloña Mendiko zuzendaritzako kideek. Egun osoan zehar ibili dira partiduak jokatzen, eta, Bizkaiko selekzioak emakumezkoetan, eta Gipuzkoakoak gizonezkoetan, lortu dute txapelketa irabaztea.

Garaipena bigarren mailara

Denboraldi bukaerako txapelketetan irabaztea bigarren mailara igarotzen dela onartu dute parte hartzaileek. Irabaztea "mundu guztiari" gustatzen zaion zerbait dela adierazi du gizonezkoen Gipuzkoako selekzioko entrenatzaile Markel Azpitartek, baina gaurko moduko txapelketetan beste gauza batzuk lehenesten dituztela onartu du: "Giro ona baldin badago eta jokalariak gustura baldin badaude, emaitza bigarren maila batera igarotzen da".

Datorren urtean 50 urte

Hamazazpigarren edizioa antolatuta, hemezortzigarrena egiteko asmoarekin daudela adierazi du Aloña Mendiko eskubaloi saileko kide Iñaki Mendarozketak. Gainera, sorpresa bat edo beste egon daitezkeela aurreratu du: "Gure asmoa jarraipena ematea da. Datorren urtean, gainera, eskubaloi sailaren 50. urteurrena da, eta beste gauzaren bat izango du ekitaldi honek", adierazi du Mendarozketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak