Txitxiburduntzixa jaia egin dute Elkar Hezin

Miren Arana 2025eko maiatzaren 31

Urtero bezala, Txitxiburduntzi jaia ospatu dute Elkar Hezin, Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklora doazen bost urteko gazteei egindako agur bero batekin.

Bost urteko gelako gurasoek antolatuta Haur Hezkuntzako agur jaia ospatu zuten atzo HH-LHeko lorategian. Ospakizunera Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gazte guztiak gonbidatuta egon arren, datorren urtean zikloz aldatuko duten bost urteko hamar ume izan ziren protagonistak, beraiei zuzendua izan baitzen agurra. Hala, ikastetxe bereko ikasle nagusiagoek dantza egin zieten eta orla bat ere eman zitzaien agur opari gisa. Ospakizunean parte hartu zutenek jai giroan pasa zuten egubakoitz arratsaldea, jana, edana, musika, barbakoa eta beste hainbesterekin. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak