Goizean jokatuko dira kanporaketak: mutiletan, Gipuzkoa-Araba 09:20an eta Bizkaia-Nafarroa 11:20an; eta nesketan, Gipuzkoa-Araba 10:20an eta Bizkaia-Nafarroa 12:20an. Finalak eta hirugarren eta laugarren postuetarako partiduak arratsaldean jokatuko dituzte: mutilen finala 17:20an eta neskan 18:20an.
Guztira, 145 bat jokalari egongo dira Zubikoa kiroldegian. Haien artean egongo da Aloña Mendiko jokalari Oihane Idigoras; Corpuseko txapelketa jokatuko duen bailarako ordezkari bakarra izango da.