Malen Osarekin korrika saioa, 14-20 urte arteko neskei zuzenduta

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Malen Osa korrikalari oñatiarra, artxiboko irudi batean.

Mendian Korri Eskola da bultzatzailea, eta ekainaren 8an, domekan, izango da saioa, 11:00etan hasita, Arantzazun; zabalik da izen-ematea.

14-20 urte arteko neskek Malen Osa korrikalari oñatiarrarekin korrika saio batean parte-hartzeko aukera izango dute datorren astean, "neska gazteen mendiko parte-hartzea bultzatzeko" asmoz. 11 kilometroko ibilbide zirkularra diseinatu du Osak, eta lehendabiziko topaketa izango da, beste batzuk egingo direlako aurrerago, Mendian Korri Eskolako sustatzaileen hitzetan: "Udazkenean jarraipena izango du mendian formakuntza saio berriekin, ikasteko, gozatzeko eta taldean hazteko pentsatuak".

Izen-ematea irekita dago jada, eta, kezkaren bat izanez gero, mezu bat bidali daiteke honako helbide honetara: mendiankorrieskola@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak