"Talde-lan handia izan da proiektuaren oinarrian, eta ikasleen ahalegina, konpromisoa eta sormena nabarmendu nahi ditugu", adierazi dute Oñati Insitututik, ikasleek Euskal Herriko Kristalizazio Lehiaketan lehenengo saria irabazi berritan.
Aurtengo lanaren ardatza Aizkorri-Aratzeko ingurune karstikoaren ezaugarrien eta kristalizazio esperimentuen emaitzen arteko lotura izan da. Lan hori maketa batean irudikatu dute ikasleek, zientzia, natura eta sormena elkartuz.
Oñati Institutuko ikasleen lan irabazlea. (Argazkia: Oñati Institutua).