Euskaraldia 2025

Euskaraldiko parte-hartzaileei eskerrak eman dizkiete

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mai. 27a, 09:44

Gaztelekuan egin zen Appa Hi! lehiaketako finala, Julen Agirrek dinamizatuta. (Argazkia: Oñatiko Euskaraldia).

Oñatin, 1.932 norbanakok, 853 hikazalek eta 135 entitatek hartu dute parte aurtengo Euskaraldian, eta antolatzaileek parte-hartzaile guztiak eskertu nahi izan dituzte.

Errekaldeko jai batzordearen laguntzarekin eta elkarlanean antolatutako Joane eta Uxueren kontzertuarekin eman zioten amaiera Oñatin, Euskaraldiaren laugarren aldiari.

Guztira, 1.932 norbanakok, 853 hikazalek eta 135 entitatek hartu dute parte aurten, eta antolatzaileek parte-hartzaile guztiak eskertu nahi izan dituzte. Itxiera ekitaldian, Noka LeHiaketan parte hartu duten guztien artean saski bat zozketatu zuten; 100dik gora herritarrek hartu dute parte eta Martin Txintxurreta izan zen irabazlea.

Egubakoitzeko Eskolarteko Appa Hi! txapelketako finalean, berriz, DBH3ko 45 ikaslek hartu zuten parte; ikastetxe bakoitzetik hamabosna joan ziren, aurrez kanporaketak eginda. Han hiru ikasle izan ziren irabazleak: Gorka Altzelai, Haizea Amado eta Unai Askasibar. Kultur produktuak erosteko bonoak eskuratu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak