Gure Eskuk, ekainaren 7rako, Bilbon deitu duen Herri libre bat! mobilizaziora joateko autobusetan izena emateko epea zabalik dago gaurtik. Kale Barriako lokalean eman behar da izena eta zabalik egongo da ekainaren 5era bitartean, ordutegi honetan: 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, domeketan izan ezik.