Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean giro bereziki beroa izan zen atzo, Aloña Mendiren eta Azkoitiko Ttakun taldearen arteko lehian. Oñatiarrak azkoitiarrak baino askoz hobeto kantxaratu ziren lehen zatian eta nabarmen nagusitu ziren, atsedenaldira 4-1ekoarekin joateraino. Hori bai, bigarren zatian kanpoko taldea intentsitate handiz irten zen eta etxekoak asko estutu zituzten. 4-3koarekin zeudela azkoitiarrek izan zuten berdinketa lortzeko aukera, batez ere penalti bikoitzekin, baina ez zuten asmatu. Eskerrak Aloña Mendik kontraerasoa baliatu zuela aldea handitzeko. Amaieran, oñatiarrak garaile merezimendu osoz (6-4).
Pozik zegoen partidu amaieran taldeko kapitain Julen Carr: "Lehen zatian gehiago garela erakutsi dugu baina bigarren zatian intentsitate handiz irten dira eta zeharo harrapatu gaituzte. Azkenera arte sufritu behar izan dugu. Penalti bikoitzekin izan dituzte markagailuari buelta emateko aukerak baina gure atezainari eta euren huts egiteei esker eskerrak ez duten lortu". Zubikoa kiroldegiko berotasuna ere izan du hizpide taldeko kapitainak: "Gozatua da etxean jokatzea. Herrikideak animatzen izateak sekulako indarra ematen du".