Txorimaloen eta erraldoien konpartsa, garagardo dastaketa eta kontzertuak izan ziren atzo. Arrasateko Maniaks laukoteak zabaldu zuen emanaldia eta Behe Nafarroako Kuartz bikoteak hartu zuen lekukoa gero. Segidan igo ziren taularen gainera, Niña Coyote eta Chico Tornado, Tribade eta DJ Kepix.
Askotariko proposamenak gaur eta bihar
Orientazio-proba, auzo-bazkaria eta bingoa izango dira, besteak beste, eta 19:30etik aurrerako kontzertuetan, Ospel, Kitziki erromeria, Ganibet eta Maruxak.
Bihar, domeka, Oñatz dantza taldeko gaztetxoen dantzak, mus txapelketa eta puzgarriak eta haur jolasak izango dira, eta 19:00etan, Euskaraldiaren itxiera ekitaldiaren ostean, Uxueren eta Joaneren kontzertua egongo da.