Bihar, egubakoitza, 19:00etan hasiko dira Errekaldeko jaiak. Txorimaloen eta erraldoien konpartsa, garagardo dastaketa eta mojitoak –Acesma elkartearen eskutik– egongo dira egubakoitzean eta zapatuan, 19:00etan hasita.
21:00etan, rock gaua izango da bihar eta talde hauek egongo dira: Tribade, Niña Coyote eta Chico Tornado, Kuartz, Maniaks, eta ondoren, DJ Kepix.
Zapatuan, orientazio-proba, auzo-bazkaria eta bingoa izango dira, besteak beste, eta 19:30etik aurrerako kontzertuetan, Ospel, Kitziki erromeria, Ganibet eta Maruxak.
Domekan, Oñatz dantza taldeko gaztetxoen dantzak, mus txapelketa eta puzgarriak eta haur jolasak izango dira, eta 19:00etan, Euskaraldiaren itxiera ekitaldiaren ostean, Uxueren eta Joaneren kontzertua egongo da.
Eraso sexisten arretarako telefonoa
Gainera, eraso sexisten arretarako telefonoa martxan izango da egubakoitz eta zapatu, gauetan, eta telefono bidezko arreta, bide-laguntza eta erregistroa eskainiko da 688 60 20 89an.