Foruen enparantzan elkartu, Euskaraldiko puxikak puztu, horiek bizikletetan lotu, eta ahobizi eta belarriprest pertsonaiak ere bizikleta gainera igo dira, hiru kilometrotako ibilbidea egitera.
Ugarkalde aldera joan dira lehenengo musikaz lagunduta, Bidebarrietatik pasata, Zubikoa paretik pasa dira gero, eta San Juan kaletik behera, Foruen enparantzara itzuli dira.
Bulegok Euskaraldirako sortutako Gure bihotzaren taupadak kantua dantzatu dute eta talde-argazkia atera dute gero.