Adin guztietako pertsonentzat egingarria den bizikleta martxa iragarri dute Euskaraldian gaurko. 5. mailatik beherako gaztetxoak heldu batekin joan beharko dira eta kaskoa derrigorrezkoa izango da. 17:00etan abiatuko dira Foruen enparantzatik.
Bihar, hilak 21, Ombuaren itzala film proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia izango da zine aretoan, 18:30ean, doan.
Egubakoitzean, hilak 23, DBH 3ko gazteekin, eskolarteko Appa Hi! lehiaketaren finala jokatuko da gaztelekuan, 13:00etan.
Eta itxiera ekitaldia, hilak 25, egingo da Errekaldeko jaietan, 19:00etan. Ondoren, Joane eta Uxueren kontzertua egongo da.
Hika lehiaketa, martxan
Oñatiko hitanoa ezagutu eta praktikan jartzeko lehiaketa bat ere martxan dago tabernetan. Parte har daiteke orri bat betez, ondorengo tabernetan: Eltzian, Akerren, Arranon, Otamendin, Onan, Bizipozen, Pake Lekun eta Bogan. Euskaraldiak irauten duen bitartean, maiatzaren 25era arte egongo da aukera parte hartzeko, eta saria maiatzaren 25ean Errekaldeko jaietan 19:00etan egingo den itxiera ekitaldian zozketatuko dute.
Izen-ematea ez da itxi
Oraindik Euskaraldian izena eman ez dutenek, aukera daukate izena eman eta parte hartzeko. Oñatin, txapak eskuratu ahalko dira Euskaraldiak irauten duen bitartean Txokolateixan, 10:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30etara bitartean.