Ertzaintzak jakinarazi duenez, 16:10 aldera jaso dute deia. Haren hitzetan, bi gaztek uretara egin dute salto, baina bietako bat desagertu egin da. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak, Gipuzkoako suhiltzaileak, Udaltzaingoa, eta Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako taldea hara gerturatu dira, besteak beste, "Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek mobilizatuta". Azkenean, gaztearen gorpua uretan aurkitu dute, eta suhiltzaileek berreskuratu dute. Medikuek 24 urteko gaztearen heriotza baieztatu dute 18:00ak aldera, eta "dagokion segizio judiziala aktibatu" dute.
Zehar erakundeak baieztatu du Oñatiko harrera etxean astebete zeraman Burkina Fasoko gazte bat zela hildakoa, Kanariar uharteetatik etorrita.