Ramada Inn taldeak diskoa aurkeztuko du gaur

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko mai. 16a, 12:54

Ramada Inn taldeko abeslari Juan Valls Antixena gaztetxean 2023ko azaroan.

Iazko abenduan grabatu zuen Ramada Inn hirukoteak hirugarren lana, Iñigo Irazokirekin, Berako Atala estudioan. Gaur, egubakoitza, Antixena gaztetxean izango dira 22:00etan hasita, Bilboko Sei Sega eta Lekeitiko Zikin taldearekin batera.

Plataforma digitaletan entzungai dago, eta irailean dute binilo formatuan argitaratzeko asmoa. "Zazpi kantu ditu: bost abesti euskaraz dira eta beste bi, ingelesez. Estiloari dagokionez, aldaketa bat sumatzen da; esaterako, instrumentalagoa da eta inprobisatzeko espazio handiagoa sortu dugula esango nuke", diote taldekoek.

Hiru talde agertokian

Herriko Antixena gaztetxean aurkeztuko dute jendaurrean lan berria, gaur, egubakoitza, 22:00etan hasita. Bi talde izango dituzte taularen gainean lagun: Lekeitioko Zikin punk taldea eta Bilboko Sei Sega punk-rock taldea. Sarrerak leihatilan izango dira: zortzi eurotan arrunta eta hiru eurotan langabeentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak