Ainhoa Cabero irakaslearekin, gaur egun 25 ikasle ari dira pintura ikasten, eta horietatik hamazazpi ikaslek hartu dute parte Margo taldeak herriko dendetako erakuslehioetan ikusgai jarritako erakusketan.
Paisaiak, loreak zein herriko eraikinak ageri dira, adibidez, pinturetan, baina badira bestelakoak ere. Izan ere, margolari bakoitzak erabaki du bere zein lan jarri dendetako erakusketa horretan. Hilaren 20ra bitartean egongo dira erakuslehioetan.