Shatoken Moüra taldeak irabazi du Herriko Futbol Txapelketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mai. 12a, 10:32

Herriko Futbol Txapelketako ligako eta kopako finalak jokatu zituzten zapatuan Azkoagainen eta aurtengo liga Shatoken Moüra taldeak irabazi du; txapeldunorde gelditu da Weingüter taldea. Kopako irabazlea, bestetik, Iturritxo taldea izan da eta bigarren gelditu da Morekanbe taldea.

Zapatu arratsaldean Azkoagainen jokatu ziren Herriko Futbol Txapelketako ligako eta kopako finalak, eta hainbat sari banatu zituzten partiduen ostean.

Sari banaketa

Hainbat sari banatu zituzten. Ligako txapeldun izan zen Shatoken Moüra taldea; txapeldunorde, berriz, Weingüter izan zen. Ligako finaleko jokalari onenari saria Martxel Aiastuik jaso zuen.

Kopako txapelduna izan zen Iturritxo taldea, eta, bigarren gelditu zen Morekanbe. Kopako finaleko jokalari onenaren saria, berriz, Miguel Soaresek jaso zuen.

Txapelketako atezain onenari saria Shatoken Moüra taldeari eman zioten. Goleatzaile onenari saria, ostera, Gorka Irizarrek jaso zuen. Beteranoaren saria eskuratu zuen Ander Astigarragak. Eta aipamena egin zioten denboraldi guztian arbitro lanak egin dituen Josu Cambesesi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak