Hogei minutu inguru izan dira oñatiarrak argindar barik. 17:31ean joan da argia eta 17:51 bueltatu da. GOIENAk jakin ahal izan duenez horrela izan da erdigunean, Errekalden, Ugarkalden, Olaranen eta San Lorentzon, gutxienez. Internet konexioarekin ere arazoak izan dituzte. Udalarekin harremanetan jarrita adierazi dute ez dakitela, oraingoz, zerk eragin duen mozketa baina begiratzen ari direla.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.