Herri Arteko txapelketako final-hamaseirenak ez zituzten nahi moduan hasi oñatiarrek, Alegiakoen kontra, joanekoan, 3-0 galdu zuten-eta. Atzo jokatu zituzten itzulerako norgehiagokak etxean, txantxikuek zail zeukaten kanporaketa, eta ez zen miraririk izan. Seniorrek irabazi egin zuten, hori bai.
Oñatiarrak nahi baino azkarrago geratu dira Herri Arteko Txapelketatik kanpora, Alegia hobea izan da eta. Joanekoan txantxikuei oso zail jarri zitzaien kanporaketa, 3-0eko emaitzari buelta ematea ez delako batere erraza, eta atzo, egubakoitza, pronostikoak bete ziren. Kadetetan Mikel Eguibidek eta Iker Rodriguezek, eta gazte mailan Etxahun Lizarraldek eta Joanes Osesek ezin izan zituzten euren kontrarioak mendean hartu. Bi partiduetan 7-22koa izan zen emaitza, etxekoen kontra. Seniorrak izan ziren jardunaldiari poztasun txiki bat eman ziotena, kanporaketak ihes egin ziela jakinda ere Iñigo Erle eta Peru Etxegarai partidua irabazteko gauza izan ziren eta (22-12).