Asteko entrenamendua nola antolatu ikasteko saioa, gimnasioan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko maiatzaren 13a

Zubikoa kiroldegiko gimnasioan, hainbat pertsona kirola egiten.

Zubikoa kiroldegiko gimnasioan saio teoriko-praktikoa egingo dute zapatuan, hilak 17. Oraingoan, asteko entrenamendua nola antolatu izango dute berbagai eta HIIT entrenamendu praktikoa ere egingo dute. Aurrez izena eman behar da.

Hiru txanda egingo dituzte Zubikoako gimnasioko zapatuko saioan: 09:30etatik 13:00ak bitartean, ordubeteko hiru saio egingo dituzte.

Asteko entrenamendua nola antolatu izango da alderdi teorikoko gaia, eta saio praktikoan, aldiz, HIIT entrenamendu bat egingo dute.

Aurrez izena eman behar da fitness gelan edota Zubikoako harreran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak