Askotariko kontzertuak eta ekitaldiak, gaur hasiko diren San Migel Txikitan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mai. 9a, 09:58

Iazko auzo-bazkarian, lagunartean jaiez gozatzen.

Gaur, egubakoitza, 16:30ean, mendiko bizikleta zeharkaldiarekin hasiko da San Migel Txiki jaietako egitaraua, eta Miel eta Txiki gorilek egingo dute txupinazoa, 19:00etan. Hortik aurrera, txorimaloak eta erraldoiak, kontzertuak eta beste hainbat ekintza izango dira, domekara bitartean.

Gaur 16:30ean, mendiko bizikleta zeharkaldiarekin hasiko da San Migel Txiki jaietako egitaraua, eta Miel eta Txiki gorilek egingo dute txupinazoa, 19:00etan. Segidan irtengo dira txorimaloak eta erraldoiak, Bujeronetik hasita, dultzaineroek lagunduta. 22:00etan hasita, txosnagunean, 721, No Limits, Estolda eta Miel vs Txiki DJ festa izango dira.

Zapatuan, 20:00etan, Joseto Ta Alayak elektrotxarangak girotuko ditu kaleak, eta 22:30ean, Itzal erromeria eta Bad Sound egongo dira.

Domekan, 09:00etan, Aita Madina Txistulari taldearen goiz-eresia izango da, eta 11:30ean, Jesus Mari Irizar Txutxin dantza-maisua hil zela urtebete pasata, haren omenezko saioa egingo dute Oñatzeko gaztetxoek, Kanpantxon hasita. Maddi eta Anje Arlanzonen kontzertua egongo da Maiatzaren Bata plazan, 13:00etan, eta, 18:30eko txorimalo eta erraldoien saioaren ostean, Glutenbakuak taldearen emanaldia izango da 19:30ean.

Eraso sexistei erantzuteko telefonoa

San Migel Txiki jaietan, eraso sexisten aurrean erantzuteko, telefono bat egongo da, espezializatua eta konfidentziala, horiei aurre egiteko, egubakoitz eta zapatu gauetan. Hau da zenbakia: 688 602 089.

Egitaraua, egunez egun

Egubakoitza, maiatzak 9

  • 16:30ean, ibilaldia mendiko bizikletekin.
  • 19:00etan, txupinazoa, eta txorimaloek kalejira, dultzaineroekin.
  • 19:15ean, ardo eta gazta dastatzeak.
  • 19:30ean, presoen aldeko ekimena.
  • 20:00etan, poteoa.
  • 22:00etan, 721, No Limits eta Estolda taldeak, ostean, Miel eta Txiki DJ festa.

Zapatua, maiatzak 10

  • 10:30ean, jolas tailerrak.
  • 11:00etan, salda eta txorizoa, auzoko elkartean.
  • 13:30ean, marianito poteoa.
  • 18:30ean, taloak.
  • 19:30ean, meza auzoko hildakoen alde.
  • 20:00etan, Joseto Ta Alayak elektro-txaranga.
  • 22:30ean, Itzal Erromeria eta Ban Sound.

Domeka, maiatzak 11

  • 09:00etan, txistularien goizeresia.
  • 11:30ean, Oñatzen dantza saioa, Txutxin-en omenez.
  • 12:00etan, luntxa.
  • 13:00etan, Maddi eta Anje Arlanzonen kontzertua.
  • 14:00etan, bazkaria.
  • 16:30ean, mus txapelketa.
  • 18:30eam, txorimaloak eta erraldoiak.
  • 19:30ean, Glutenbakuak taldea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak