Material teknikoa lapurtu dietela salatu dute Potx eta Lotx pailazoek, sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez: "Atzo [maiatzak 4] ikuskizuna izan genuen Ordizian, eta furgonetaren bila joan ginenean, leihoa apurtuta aurkitu genuen, eta material tekniko guztia falta zitzaigula konturatu ginen: argiak, mikrofonoak, in-ear-ak eta horien sistemak".
Barakaldon (Bizkaia) gertatu zen lapurreta, BEC ondoan, eta laguntza eskatu dute, materiala berreskuratzea "oso zaila" izango den arren: "Norbaitek, kasualitatez, zerbaiten berri baldin badu, gurekin harremanetan jar dadila". Horrez gain, mezua zabaltzen laguntzea ere "bihortzez" eskertuko dutela adierazi dute. "Ez zen egun erraza izan atzo taldekideontzat, baina Ordiziako eta Rsoundeko lagunei esker lortu genuen ikuskizuna egitea. Eskerrik asko, bihotzez".