Izarra, Abecia, Lejazar (861 m.), Nerbioiko ur jauzia,Txobita (879m) eta buelta Abeciara. Irteera hori antolatu du Aloña Mendiko mendi sailak hilabete honetarako. Maiatzaren 18an egingo dute irteera eta izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 8tik 16ra: alonamendi.mendi@gmail.com.
Autobus bat jarriko dute eta betiko moduan, izena eman ahalaz beteko dira plazak. Prezioa da: hamar euro. Beharrezkoa da federatuta egotea.