Argindarraren sarean hobekuntzak egin behar dituzte eta hori egiteko beharrezkoa dute argia kentzea, Oñargik jakitera eman duenez. Iberdrola enpresa banatzaileak abisua pasa dio Oñargiri, mantenu lanak direla eta, Iberdrolako 1.go linea moztuko duela martitzen goizean denbora batez. Argi mozketa horrek Oñargi-ko sare osoari eragiten dionez, Iberdrolako 2. linea paraleloa martxan jartzea erabaki du Oñargik, sareko horniketetan izandako kaltea ahalik eta txikiena izan dadin. Linea batetik bestera aldaketa egiteko beharrezkoa dute lan batzuk egitea eta horretarako argia moztu beharra, denbora gutxiz bada ere.
Argia 07:30ean kenduko dute bihar, maiatzak 6. Herri osoan izango du eragina eten horrek baina Oñargik esan du ez duela hiru minutu baino gehiago iraungo. Aurrez abisatu gabe emango dute argia. Aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargik.