Rosarito Letamendi eta Javier Markuleta auzotarrak omendu dituzte Olabarrietan

Oihan Loiti Iraola 2025ko mai. 3a, 20:18

70 auzotarretik gora elkartu dira Olabarrietako elkartean egindako auzo bazkarian. Bazkalostean, giroa Izer eta Alabier trikitalariek animatu dute, eta Mendiluze eta Zubeldia bertsolariak ere izan dira. 

Bertsotan eman dute omenduak izan diren auzotarren izenen berri. Aurten, Rosarito Letamendi eta Javier Markuleta bikotea izan da omendua, jai batzordearen hitzetan, auzokide erreferenteak direlako. Sorpresaz jaso dute hauek oroigarri bana.

Aurreko egunetako balorazio ona egin dute antolatzaileek, "jende asko" eta "giro ona" egon direla nabarmenduz. Atzo, esaterako,  kalejiran egin zuten herrigunetik Olabarrietara dagoen bidea eta auzora iristean, txorimaloak atera ziren haurrak zirikatzera. Ostean, Inguma, Nize, Hamarratz eta DJ Merleiren musika emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten karpara gerturatu ziren herritarrek.

Bihar, Olabarrietako jaiei amaiera eman aurretik, hainbat ekitaldi izango dira, hala nola, Lehen Hezkuntza 1-6 bitartekoendako krosa, pelota txapelketako finala eta mus txapelketa.  Oñatiko auzoetako jaien denboraldiari hasiera emanda, datorren astean San Miguel Txikiek hartuko die lekukoa Olabarrietako jaiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak