Euskal Herriko Unibertsitatean Historiaurrean Ikerketa Talde Kontsolidatuak eta Oñatiko Udalak-Arrikrutzeko Kobak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondotik datoz arkeotopaketak, hirugarren aldiz. Helburu nagusi bat dute maiatzaren 7ko ekintzek: lurraldeko ondare arkeologikoa eta paleontologikoa sustatzea, eta ondarea bera ezagutzeaz gain, gizartera zabaltzea.
Egun bakarrekoa
Egun bakarreko topaketa izango da. Ongietorri ekitaldian (16:00) parte hartuko dute Oñatiko alkateorde Xabi Igartuak eta arkeotopaketen zuzendari Alvaro Arrizabalagak.
Ostean, 19:00etan, herritarrei zuzendutako hitzaldia egingo du Sevillako Unibertsitateko ikerlari Maria Dolores Simonek. Artistas del paleolítico en Andalucia berbaldia egingo du. Izan ere, Iberia hegoaldeko Erdi eta Goi Paleolitikoan aditua da.