Herriko Futbol Txapelketako finalistak, erabakita

Julen Murua Mesonero 2025ko api. 26a, 18:54

Zalaparta eta Morekanbe taldeen arteko partidua.

Weingüter eta Shatoken Moüra taldeek jokatuko dute ligako finala; Morekanbek eta Iturritxok, berriz, kopakoa.

Asteburu honetako emaitzekin erabakita gelditu dira aurtengo Herriko Futbol Txapelketako finalistak; izan ere, kopako finalerdietako partiduetan, Morekanbek penaltietan (4-2) hartu du mendean Zalaparta taldea arauzko 80 minutuak husna bukatu ostean; eta gauza bera egin du Iturritxok, Sarutobi taldeari penaltietan irabazita (3-2) –partidua bina amaitu da–.

Ligako finalerdietako partiduak joan den asteburuan jokatu ziren: Weingüterrek 1-0 irabazi zuen Tutelatraku taldearen aurka; Shatoken Moüra taldeak, berriz, 2-1 irabazi zion Frakas Brabas taldeari.

Ligako eta kopako finalak maiatzaren 10ean jokatuko dituzte –ordutegiak zehaztu gabe daude oraindik–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak