Ricardo Cherta eta Anna Pujol izan dira azkarrenak Arranoaitzeko igoera bertikalean

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 26a, 10:19

Argazkiak: Aloñako Igoera.

Eguraldi makurra izan du Aloñako Igoeraren baitan lehen aldiz egin duten Arranoaitzeko igoera bertikalak, eta Ricardo Cherta (30:07) eta Anna Pujol (39:56) nagusitu dira euripean Arranoaitzeko tontorrean (895 metro). Fagor Saria ere Chertak berak irabazi du.

Ikus-min handia piztu du lehenengo Arranoaitzeko igoerak eta, eguraldi desatseginak parte-hartzea apur bat jaitsi arren, asko izan dira proban parte hartu duten lasterkariak.

Gizonezkoetan, Ricardo Chertak ezarri du denbora onena eta Axier Artolak eta Hodei Samaniegok osatu dute podiuma. Emakumezkoetan, aldiz, Anna Pujol, Larraitz Aragon eta Ainhoa Lendinez izan dira onenak, hurrenez hurren.

Gizonezkoen sailkapena:

  1. Ricardo Cherta (30:07).
  2. Axier Artola (31:27).
  3. Hodei Samaniego (31:44).

Emakumezkoen sailkapena:

  • Anna Pujol (39:56).
  • Larraitz Aragon (40:13).
  • Ainhoa Lendinez (42:10).

Gainontzeko sariei dagokienez, Ricardo Chertak irabazi du Fagor Saria ere (04:50). Oñatiar onenak, aldiz, Aimar Lizarra (32:30) eta Maite Zabaleta (43:47) izan dira. Azkenik, beteranoenaren saria Ander Zabaletarentzat izan da (39:25).

Sailkapenak, osorik, hemen.

Erlazionatuak

Arranoaitzeko igoerako irteera, argazkitan

Eneko Azurmendi Barrena api 26, 10:25 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak