Aitor Tatiegi berriro ere Osinalde sariketako finalean izango da

Sara Lanz 2025ko api. 19a, 11:37

Osinalde sariketa, pasa den urtean, Gabirian (Gipuzkoa).

Apirilaren 26an jokatuko den Osinalde sariketako finalean izango da berriz ere Aitor Tatiegi. Joan den asteburuan lortu zuen sailkapena, June Aiestaranekin batera, eta sariketa honen azken fasera heltzen den hirugarren aldia izango da.

Aitor Tatiegi oñatiarra Osinalde sariketako 53. finalean izango da apirilaren 26an, Gabirian. Duela astebete jokatutako azken kanporaketan lortu zuen finalerako txartela, June Aiestaran beasaindarrarekin batera. Biak izan ziren saio horretako bertsolari onenak, beasaindarra sailkatu zen lehen eta oñatiarra, adiz, bigarren. Haiekin batera aritu ziren: Beñat Astiz, Peru Irastortza, Naia Arrizabalaga eta Maite Sarasola.

Finala Gabirian jokatuko da eta sei bertsolari arituko dira kantuan: Ordiziako Argi Berri saritik sailkatutako Libe Goenaga eta Haira Aizpurua; Zaldibiko Osinberde saritik etorritako Iruri Altzerreka eta Eki Mateorena; eta Aztiria sariketatik heldutako June Aiestaran eta Aitor Tatiegi. Aurtego Osinaldeko ezaugarrietako bat bertsolari berrien presentzia handia izan da eta horrek finalean ere izan du bere isla, seitik lau berriak izango dira: Aizpurua, Goenaga, Aiestaran eta Altzerreka. Tatiegi eta Manteorena iazko finalean izan ziren.

Hirugarren aldiz

Ez da Oñatiko bertsolariaren Osinalde sariketako lehen finala izango, izan ere, hirugarrenez lortu du azken fasera heltzea. Iazko edizioan, bigarren postua eskuratu zuen, Aner Peritz zarauztarraren atzetik. Gainera, entzuleen saria eta bertsorik onenaren saria ere eskuratu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak