Izena eman daiteke jarduera fisikoa bultzatzeko 'Mugiment' pausu erronkan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko api. 17a, 15:00

Oñatiko POZ zerbitzuak antolatutako ibilaldi batean, nerabeak eta jubilatuak elkarrekin paseoan.

Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean egingo da Mugiment pausu erronka. Bertan parte hartu ahal izango dute EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak dituzten 50 udalerrik, eta tartean dago, Oñatiko POZ zerbitzua.

Mugiment pausu erronka, erronka birtual bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan Jarduera Fisikoaren Orientazio-Zerbitzuak dituzten 50 udalerrik parte hartuko duten liga bat da, eta tartean dago, Oñatiko POZ zerbitzua, Pello Uriartek gidatuta.

Udalerri bakoitza talde bezala lehiatuko da eta lehiaketa mugikorraren bidez neurtutako urratsen bitartez egingo da.

Lau helburuak

Lau helburu nagusi ditu Mugiment pausu erronkak: herritarrek egunerokoan ahalik eta pausu gehien ematea, jarduera fisikoa sustatzeko, eta horren bitartez, osasun fisikoan eta emozionalean onurak lortzeko; orientazi0-zerbitzuen eskaintza handitzea eta dibertsifikatzea, pertsona gehiago aktiboagoak izan daitezen; jarduera fisikoaren zeharkako balioak sustatzea, esaterako, sozializazioa; eta jarduera fisikoa gailu digitalen laguntzarekin egiteko kultura bultzatzea.

Izen-ematea, zabalik

Erronkan parte hartu nahi duten erabiltzaileek dagoeneko eman dezakete izena WELLK aplikazioa jaitsita. Erronkaren hasiera datatik –maiatzaren 19tik– eta finkatutako amaiera datara –ekainaren 8ra– parte-hartzaileek haien pausuak erregistratu ahalko dituzte. Eta erronka bukatzerakoan, emaitzen ebaluazioa egingo da, amaierako
sailkapenen argitaratzearekin bukatuz.

Parte hartzeko baldintzak

14 urtetik gorakoek har dezakete parte eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat egin beharko du aplikazioaren bitartez. Parte-hartzaile bakoitzak, pausuak modu indibidualean erregistratuko ditu, eta emaitzak bakarkako sailkapenean eta orientazio zerbitzuaren sailkapen orokorrean islatuko dira.

Sariak

Hiru sari banatuko dituzte: hiru astetan pausu gehien egin dituen emakumeari eta gizonari kirol denda baterako 75 euroko opari txartela; onartutako desgaitasuna duen eta pauso gehien eman dituen emakumeari eta gizonari kirol denda baterako 75 euroko opari txartela; eta taldeko opariak ere izango dira, 30 euroko opari-txartela banatuko da udalerrian urrats gehien pilatu dituzten bost pertsonendako, eta udalerriko parte-hartzaileen artean beste bost opari txartelen zozketa ere egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak